Gizartea -

Natura

Beste arranokume arrantzale bat hil da Urdaibain

Urdaibai Bird Centerreko langileek konfirmatu dutenez, jaio ziren hiruretatik bakarrak lortu du bizirautea.

Arrano arrantzale txitak. Argazkia: Urdaibai Bird Center
Arrano arrantzale txitak
Arrano arrantzale txitak. Argazkia: Urdaibai Bird Center

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela hiru aste Urdaibain jaiotako arrano arrantzaleetako bat hil da. Urdaibai Bird Centerrek jakitera eman duenez, litekeena da hipotermiak jota hil izana.

Zentroko langileek azaldu dute oso espezie delikatua dela, eta arrano arrantzaleek hiltzeko arrisku handia dutela lehenengo hiru asteetan. "Kumeak nahiko handiak dira eta ez dute lumarik, amak ezin ditu behar bezala babestu", esan dute Bird Centerreko ordezkariek.

Maiatza bukaeran jaio ziren hiru txorikumeak, Urdaibai Bird Centerren espezieen berreskuratze programaren baitan. Jaiotzak berebiziko garrantzia izan du, izan ere, azken hamarkadetan Kantauriko kostetan sortu diren lehenak izan dira. Gainera, hiruretako bat albinoa zen, munduko espezie bakarra.

Bi arrano arrantzale jaio dira Urdaibai Bird Centerren
Bi arrano arrantzale jaio dira Urdaibai Bird Centerren
Bi arrano arrantzale jaio dira Urdaibai Bird Centerren

0:57

Ekainaren 5ean, Bird Centerreko arduradunek arrano albinoaren heriotzaren berri eman zuten. Ikusmen arazoak tarteko, gurasoek ekartzen zizkioten jakiak eskuratzeko zailtasunak zituen txitak.

Hala, hiru kumeetatik bakarrak lortu du bizirautea eta osasuntsu dago, zentroko langileek berretsi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Herriak eta Hiriak Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Animaliak Urdaibai Bird Center