Gizartea -
Deseskalatzea
Hauek dira LABIk arindu dituen neurri guztiak
Neurri berriak larunbat honetan, hilak 19, sartuko dira indarrean.
EITB MEDIA
Hauek dira LABIk arindu dituen neurriak. Neurri berriak larunbat honetan, hilak 19, sartuko dira indarrean:
- Jarduerak ixteko ordutegia gaueko ordu biak arte luzatuko da. Oro har, edukieraren muga % 60koa izango da.
- Ekitaldi sozial edo kulturaletako aforoak handituko dira. Orain 600 pertsona egongo dira barruan eta 800 kanpoan. Bestetik, 1600 eta 5000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, 800 eta 1200 pertsona elkartu ahal izango dira.
- Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun elkartzea ahalbidetzen da, bai kanpoan eta baita barruan ere. Barneko edukiera % 50ean mantenduko da.
- Txokoak eta elkarte gastronomikoak ireki ahal izango dira, ostarlaritzaren irizpide berdinekin. Edukieraren muga % 50ekoa izango da, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte irekiko dira.
- Aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan taldeek 20 pertsona elkartu ahal izango dute.
- Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldetan egituratu ahal izango da. Aldageletako edukiera % 50era arte handituko da. Eskola-kirolaren lehiaketak udako txapelketetarako baimenduko dira.
- Kirol-ekitaldietan jendea egotea baimentzen da, edukieraren % 60 gainditu gabe.
-Gurtza tokietan % 60koa izango da aforoa. Beilatokietan eta toki itxietan egindako hiletetan, % 40koa izango da. Kanpoaldean egiten badira, aldiz, ez da pertsona mugarik izango, beti ere pertsona arteko 1,5 metroko distantzia betez.
-Gazteentzako lonjek eta lokalek itxita jarraitzen dute.
-III. eta IV. taldeetan sailkatutako gaueko aisialdi establezimenduak itxita daude. I. eta II. taldeetako araudiaren arabera, udal baimena dutenek ostalaritzaren ordutegi eta mugak bete behar dituzte.