Gizartea -

Koronabirusa

16 urtetik gorako biztanleen % 40 immunizatuta daude Euskadin

Gainera, ia % 60k covid-19aren aurkako txertoaren dosi bat jaso du dagoeneko.

Txertaketa kanpaina. Argazkia: EFE.
Txertaketa kanpaina
Txertaketa kanpaina. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko biztanleen % 40,3k osatu dute txertaketa-jarraibide osoa Euskadin. Hau da, EAEn guztira 750.370 pertsona daude erabat immunizatuta covid-19aen aurka.

Lehen ziztadaren estaldura ia % 60koa da ( % 59,9), 115.783 pertsona, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken txertaketa-buletinaren arabera.

Gutxienez dosi bat jaso dutenen eta inmunizazio osoa dutenen ehunekoa kalkulatzeko kontraindikazioa dutenak eta txertoari uko egin diotenak helburuko populaziotik (16 urte edo gehiagoko populazioa) kentzen dira. 

Adinaren arabera, 80 urtetik gorakoen % 100ek jaso dute txertoaren lehen dosia. 70 eta 79 urte bitartekoen artean, portzentajea % 97,3koa da; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, % 93,9koa, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 87,9koa.

40 eta 49 urte bitarteko biztanleen % 37,6k, 30 eta 39 urte bitartekoen % 15,2k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 14,4k eta 16 eta 19 urte bitartekoen % 3,4k ere jaso dute lehen dosia.

Immunizazio osoa dutenen tasa % 99,1ekoa da 100 urtetik gorakoen artean, % 99,8koa 90 eta 99 urte bitartekoen artean, eta % 99,5ekoa 80 eta 89 urte bitartekoen artean. Portzentajea % 96,8koa da 70 eta 79 urte bitartekoen artean; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, berriz, % 35,4koa da tasa, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 54,9koa.

Gainera, bigarren dosia jaso dute dagoeneko 40 eta 49 urte bitartekoen % 15,9k, 30 eta 39 urte bitartekoen % 12,7k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 11,4k eta 16 eta 19 urte bitartekoen % 1,8k.

AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherako 80.939 pertsonen artean bigarren dosia aplikatzeari dagokionez, dagoeneko 31.214 lagunek Pfizerren bigarren dosia eta 15.102k AstraZenecaren bigarren dosia jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa