Gizartea -
Trafikoa
68 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta
Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustun. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
68 urteko emakume bat oso larri zauritu da Deustun, autobus batek harrapatuta, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.
Harrapaketa 10:40an jazo da, Lehendakari Agirre kaleko 27. zenbakiaren parean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, Bizkaibuseko autobus batek oinezkoa harrapatu du. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du
Emakumea oso larri eraman dute Basurtuko Ospitalera, anbulantzian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea