Gizartea -

GASTEIZ

Hasi dira Olarizun hainbat urtez okupatutako etxebizitzak botatzen

Eraisteak hainbat aste iraungo du eta hutsik geldituko den tokian etxebizitza libreak eta tasatuak eraikiko dira. Gasteizko Udalak ekainaren 8an hustu zituen okupatutako azken etxeak.

Hondeamakina Olarizuko etxebizitza eraikin bat botatzen. Argazkia: Radio Vitoria
Hondeamakina Olarizuko etxebizitza eraikin bat botatzen
Hondeamakina Olarizuko etxebizitza eraikin bat botatzen. Argazkia: Radio Vitoria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen, gaur hasi dira orain gutxira arte okupatuta egon diren eraikinak botatzen Olarizun. Eraisteak hainbat aste iraungo du eta hutsik geldituko den tokian etxebizitza libreak eta tasatuak eraikitzeko asmoa iragarri du Gasteizko Udalak.

Iragan ekainarean 8an Udalak kanporatu egin zituen oraindik ere bertan bizi ziren herritarrak. Aipaturiko etxebizitzak udalarenak dira. 

Campezo Obras y Servicios y Excavaciones Iparlur enpresak egingo ditu eraiste lanak. Aurrekontua 795.000 eurokoa da eta, aurreikuspenen arabera, bost hilabeteko epean gauzatuko dira lanak.

Gerora, Gasteizko Udalak etxebizitza libreak eta tasatuak eraikiko ditu hutsik geldituko den tokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Gorka Urtaran bideoak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur Vitoria-Gasteizko Kuadrilla