Gizartea -
KORONABIRUSA
46 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperako gorakadaren ostean
Positibotasun tasa % 3,2koa da.Iruñea hiriburuko Ermitagaña auzoan zenbatu dituzte kasu gehien, bost.
EITB MEDIA
Eguneko positiboen kopuruak behera egin du azken orduetan Nafarroan (46), Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Aurreko egunean kutsatzeak 50etik gora kokatu ondoren, berriro ere langa horretatik jaitsi dira.
Atzokoan 1.449 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 448 gutxiago) eta horietatik % 3,2 positibo izan ziren. Hala, behera egin du positibotasun tasak (% 3,4an zegoen).
Osasunbideak Iruñea hiriburuko Ermitagaña auzoan zenbatu ditu kasu gehien, bost. Ondoren, Irurita udalerria ageri da, hirurekin.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak
Albisteak Nafarroa
Tutera albisteak
Gaixotasunak albisteak
Gizartea bideoak
Albisteak Gaur
Lodosa albisteak
Tafalla albisteak
Etxarri Aranatz
Gaurko azken orduko albistea
Osasun albisteak gaur
Lizarra azken ordukoa
Altsasu azken ordukoa
Corella albisteak
Azkoien albisteak
Barañain albisteak
Cintruénigo albisteak
Nafarroako Ospitale Gunea
Koronabirusa olatu berria
Nafarroako Osasun Zerbitzua