Gizartea -

Koronabirusa

Irakasleek koronabirusaren ikasturtean egindako esfortzua aintzatetsi du Urkulluk

Los sindicatos Steilas, LAB, ELA y CCOO, por su parte, han denunciado el "intento de maquillaje" del Gobierno Vasco y han reclamado más recursos.

Iñigo Urkullu. Foto de archivo obtenida de un vídeo de ETB
Iñigo Urkullu.
Urkulluk aitortza egin dio hezkuntza komunitateari pandemian egindako lanagatik

0:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus pandemiak baldintzatutako ikasturte honetan irakasleek eta hezkuntzaren komunitate osoak egindako "esfortzua eta konpromisoa" aintzatetsi ditu Iñigo Urkullu lehendakariak. Euren aldetik, baina, Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek baliabide gehiago eskatu dituzte, eta kudeaketa "makillatzen saiatu izana" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari.

Lehendakaria eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Gasteizko Odon Apraiz ikastetxe publikoan izan dira gaur. Iaz, eskola presentzialak bertan behera utzi zituen lehenetakoa izan zen, Bastidako ikastetxearekin batera.

Urkulluk eskerrak eman dizkio hezkuntza komunitate osoari, bereziki irakasleei, ikasgelen % 99 zabalik egotea lortzeagatik.

Maru Agirrezabal ikastetxeko zuzendariak ere hitza hartu du, eta iazko martxoan ikastetxea itxi izana "gogorra" izan zela adierazi du. Horren ildotik, familia askok eskolak Internet bidez jarraitzeko baliabiderik ez dutela gogorarazi du.

Horregatik, Agirrezabalek hezkuntza eta osasun sistemak "indartzea" eskatu die Urkullurieta Bildarratzi, eta koronabirusaz gain, eskoletan beste hainbat "erronka pedagogiko" daudela nabarmendu du.

Zentroaren kanpoaldean, LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute, baliabide gehiago eskatzeko.

Adierazpen batean, sindikatuek azpimarratu dute hezkuntza sektoreko langileen lanari esker egin ahal izan dela ikasturtea modu presentzialean. "Baliabideak ez ziren garaiz heldu, eta heldu direnak ez dira nahikoak izan. Ratioak ere ez dira jaitsi. Hezkuntza publikoak langile gehiago behar ditu, eta behin-behinekotasun gutxiago", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Iñigo Urkullu Araba Eusko Jaurlaritza ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Umeak CCOO Steilas Koronabirusa