Gizartea -

Koronabirusa

Osasun Publikoko Batzordeak 12 urtetik gorako nerabeak txertatzea onartu du

Batzordeak, baina, ez ditu aztertu musukoa kanpoaldean erabiltzeko beharra bertan behera uzteko eta opor-lekuetan txertoa hartzeko aukerak.

12 urtetik gorako nerabeak txertatzea baimentzea onartu egin dute. Argazkia: EFE.
12 urtetik gorako nerabeak txertatzea baimentzea onartu egin dute
Hauxe da Osasun Publikoko Batzordeak adostutako txertaketa plan berria

1:11

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autonomia-erkidegoek eta Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak, Osasun Publikoko Batzordean, beste hiru talde txertatzea onartu dute; hiru talde horiek 39 eta 12 urte artean daude. Batzordeak, baina, ez ditu aztertu musukoa kanpoaldean erabiltzeko beharra bertan behera uzteko eta opor-lekuetan txertoa hartzeko aukerak.

Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, ondorengo asteotan txertoen erabilgarritasuna handiagoa izango denez, egungo epidemiologia-egoera ikusita eta uda hastear dela kontuan hartuta, hainbat talde aldi berean txertatzeko aukera egongo da, beheranzko adin-ordenari eutsita.

Batzordeak (Ministerioko eta autonomia-erkidegoetako zuzendari nagusiak daude bertan) txertaketa-planaren hurrengo eguneratzean beste hiru talde sartzea adostu du: hain zuzen ere, 11 taldea (30-39 urte artekoak), 12 taldea (20-29 urtekoak) eta 13 taldea (12-19 urtekoak).

Horrez gain, Batzordeak nabarmendu du lehentasuna duela mendekotasun handia duten edo arrisku oso handian dauden 12 urtetik gorakoak txertatzea; maiatzaren 31n onartu zuten adin-tarte horretako nerabeei txertoa ematea.

Teknikarien iritziz, "ezinbestekoa" da lortzea oraindik txertoa hartu ez duten 40 urtetik gorako herritarrek kanpainan parte har dezatela.

Musukoak kanpoaldean erabiltzeko beharraz eta txertoa opor-lekuan jasotzeko aukeraz, erabakirik ez

Nolanahi ere, hainbat informaziok kontrakoa zioten arren, Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek ez diote heldu musukoa kanpoaldean erabiltzeko beharra bertan behera uzteko aukerari: "Ez da gaia landu. Ez dago datarik", zehaztu diote Ministerioko iturriek Europa Pressi.

Halaber, Batzordeak ez du erabakirik hartu herritarrek txertoa opor-lekuan jasotzeko aukeraren gainean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Espainiako Gobernua albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zientzia Osasun albisteak Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza albisteak Sendagaiak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirus-agerraldiak Galdakao-Usansolo Ospitalea Lehen Arretako zentroak Nafarroako Osasun Zerbitzua