Gizartea -

KORONABIRUSA

Ipar Euskal Herrian hasi dira 12 urtetik gorako nerabeak txertatzen

12 eta 18 urte arteko neska-mutilek gurasoen baimena beharko dute, eta Pfizer etxearen txertoa jasoko dute.

Pfizer-BioNTech etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Pfizer-BioNTech etxearen txertoa
Pfizer-BioNTech etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren aurkako txertaketaren baitan fase berri bati ekingo diote ekainaren 15ean Ipar Euskal Herrian; izan ere, 12 eta 18 urte arteko nerabeei txertoa jartzen hasi dira. Ez da derrigorrezkoa izango, baina hartu nahi dutenek gurasoen baimena beharko dute ezinbestean. Pfizer-BioNTech etxearen txertoa jarriko diete.

Europako Sendagaien Agentziak (EMA) oniritzia eman zion 12 eta 15 urte arteko nerabeei Pfizer-BioNTechen txertoa emateari, gainerako adin tarteetako herritarrek izan ahal dituzten albo-kalte berberak aurreikusten zaizkielako.

Orain arte, 18 urtetik gorakoek soilik zuten txertatzeko aukera Ipar Euskal Herrian. Maiatzaren 31tik, helduek Interneten har dezakete txertoa hartzeko hitzordua, doctolib.fr webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Baionako albisteak Biarritz Maule albisteak Donibane Garazi albisteak Hendaia Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Txertoak azken ordukoa Zuberoa azken ordukoa COVID kasuak Lapurdi Nafarroa Behereko azken ordukoa