Gizartea -

KORONABIRUSA

203 kasu berri atzeman dituzte EAEn, aurreko egunetako joerari eutsiz

Ospitaleetako presioak jaisten jarraitzen du: 17 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-19agatik, eta 61 lagun daude une honetan ZIUetan, bezperan baino bi gutxiago.

Gurutzetako Ospitalea, Bizkaian. Argazkia: Aitor Agirrezabal
Gurutzetako Ospitalea, Bizkaian. Argazkia: Aitor Agirrezabal
Gurutzetako Ospitalea, Bizkaian. Argazkia: Aitor Agirrezabal

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

203 covid-19 kasu berri zenbatu dituzte larunbat honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko egunean baino 4 gehiago eta positibitate tasa % 2,8tik %3,9ra igo da. Dena dela, aurreko egunetako datuen joerari jarraitzen diote zenbakiek eta azken egunotako argazkiari eusten zaio: eguneko kutsatze berriak 2020ko abuztukoen mailan daude eta ZIUetako egoera 2020ko urrian zegoenera itzuli da.

Ospitaleko presioak ere behera egiten jarraitzen du: 11 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-a dela eta (aurreko egunean baino bat gutxiago eta bi egun lehenagoko kopuruaren erdia), eta 61 pertsona daude ZIUn, azken balantzean baino bi gutxiago.

Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, atzo 5.261 PCR eta antigeno test egin zituzten (aurreko eguneko baino ia 2.000 gutxiago) eta 44 positibo izan ziren Araban, 110 Bizkaian eta 44  Gipuzkoan. Era berean, Euskaditik kanpo bizi diren hiru pertsonak ere positibo eman zuten.

50eraino jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan

Behera egin dute, berriro, covid-19 kasu berriek Nafarroan, atzo 50 kutsatze zenbatu ondoren, bezperan baino 9 gutxiago.

Orotara, 1.446 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, eta positibitate tasa % 3,5era jaitsi zen. Nafarroako Gobernuak zabaldutako oharrean jasotzen denez, Tafallan zazpi kasu zenbatu ziren, eta Iruñeko Txantrea eta Azpilagaña auzoetan, hiruna.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak