Gizartea -
LAN ISTRIPUA
Langile bat hil da Orozkon izandako lan istripu batean
Ezbeharra asteazkenean gertatu zen Orozkoko PB gasolindegian, baina 47 langilea gaur hil da, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
EITB MEDIA
Arabako Guardian Laudio enpresak azpikontratatutako Transportes Gexako langile bat hil da ostegun honetan atzo Orozkon izandako lan istripu baten ondorioz, LAB sindikatuak Twitter bidez jakinarazi duenez.
Lan istripua asteazken honetan gertatu zen Orozkoko BP gasolindegian, eta 47 urteko langilea ostegun honetan hil da, zeraman zama gainean erori ostean izandako lesioen ondorioz, iturri berdinek zehaztu dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea