Gizartea -

KORONABIRUSA

Asistentzia-presioa hobetu egin da EAEn: 108 gaixo gela arruntetan eta 77 ZIUetan

Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, 180 kasuan dago eta R0 0,83an mantendu da. Positiboak aurreko egunean baino apur bat gutxiago izan dira, 238 kasu orotara.

Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE.
Basurtuko ospitalea
Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asistentzia-presioa hobetu egin da EAEko ospitaleetan, batez ere gela arruntetan ospitaleratutako pertsonen artean, 108 (egun bat lehenago baino 13 gutxiago), baina baita zainketa intentsiboetako unitateetan dauden pertsona kritikoen artean ere; izan ere, hiru gaixo gutxiago dira bertan, guztira 77.

Positiboek behera egin dute apur bat, 238 kasu, asteazkenean baino 16 gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Gainera, positiboen tasa hiru hamarren jaitsi da, % 3,1era arte.

Joan den asteazkenean 7.620 PCR eta antigenoen probak egin zituzten, eta 25 positibo atzeman dituzte Araban, 134 Bizkaian eta 76 Gipuzkoan, baita Euskaditik kanpo bizi diren beste hiru pertsona ere.

100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatuak 14 egunetan hobera egiten jarraitzen du Euskadin, eta 186,57 kasutik 180,89ra jaitsi da.

Lurraldez lurralde aztertuta, intzidentzia metatua jaitsi egin da bai Bizkaian, bai Gipuzkoan eta bai Araban. Hala, Bizkaia 187,81etik 182,59ra pasa da; Gipuzkoa 190,99tik 185,30era; eta Araba 157,17tik 150,81era.

R0k, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duen indizea, 0,83an mantendu zen atzo, eta jaitsiera-astea eten zuen, baina 1etik behera jarraitzen du. Indize hori 0,88tik 0,84ra jaitsi da Araban, eta igo egin da Bizkaian eta Gipuzkoan, 0,85etik 0,87ra lehenengoan eta 0,77tik 0,78ra bigarrenean.

Intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetan intzidentzia-tasa metatua duela astebetekoarekin alderatzen du) 0,87 da Euskadi osoan (0,89 zen aurreko egunean).

Ikastetxeetako egoera ere hobea da. Asteazken honetan 43 gela itxi dituzte 32 ikastetxetan, hau da, eskola guztien % 0,30, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren datuen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak