Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Zalla gorritik irten ostean, EAEko bi udalerri daude soilik eremu horretan
Azkoitia eta Oiartzun dira eremu latzenean jarraitzen dutenak. Bestalde, Arigorriagan egoerak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da.
A. S. | EITB MEDIA
Arabak (157 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek. Kolore laranjan, berriz, Agurain bakarrik dago.
Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 194 kasu), eta ez dago udalerririk eremu gorrian, Zallak bertatik irtetea lortu eta gero.
Laranjan, berriz, Abanto, Galdakao, Ortuella, Trapagaran eta Zalla daude. Eta azken orduetan, egoerak okerrera egin ondotik, Arrigorriaga gehitu zaie zerrendara.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zornotza.
Ez dago udalerririk kolore berdean.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (190 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak eta Oiartzunek eremu gorrian jarraitzen dute.
Gune laranjan, berriz, Azpeitia, Ordizia eta Tolosa daude.
Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga, berriz, hori daude.
Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera, baita Astigarragak ere.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.