Gizartea -

KORONABIRUSA

Neurriak arindu dituzte Ipar Euskal Herrian, deseskalatzearen 3. fasean

Ostatuen barrualdeak zabaldu ahalko dituzte berriro, etxeratzeko agindua 21:00etatik 23:00etara atzeratuko dute eta Hegoaldetik Iparraldera igarotzeko nahikoa izango da txertaketa agiria erakustea.

Ostatuen kanpoaldean eta barrualdean kontsumitu ahal da Iparraldean. EiTBren bideo bateko irudia
Ostatuen kanpoaldean ez ezik barrualdean ere kontsumitu ahalko da Ipar Euskal Herrian
Tabernen barrualdeak berriro ireki dituzte Ipar Euskal Herrian

0:37

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19a hedatzea gelditzeko ezarritako neurri murriztaileak malgutzeko bidean beste urrats bat egin du Ipar Euskal Herriak, deseskalatzearen hirugarren fasean sartuta.

Gaurtik aurrera, ostatuen barrualdeak zabaldu ahalko dituzte berriro (% 50eko edukiera eta gehienez sei pertsona mahai bakoitzean), etxeratzeko agindua 21:00etatik 23:00etara atzeratu dute eta Hegoaldetik Iparraldera igarotzeko nahikoa izango da txertaketa agiria erakustea (ez da PCR proba bat egin beharko).

Bada ostalaritzari eragiten dion beste aldaketa bat ere. Terrazetako edukiera % 50etik % 100era igaroko da.

Gainera, 5.000 pertsona elkartu ahal izango dira kultur eta kirol ekitaldi handietan.

Era berean, telelana derrigor egiteko agindua arinduko da, eta gimnasioak, azokak eta saloiak irekiko dituzte.

Deseskalatzearekin jarraituz, eta osasun egoerak ahalbidetzen badu, ekainaren 30ean bertan behera geratuko da etxeratzeko agindua, eta edukieren mugak ere kenduko dituzte establezimendu publikoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Baiona Biarritz albisteak Maule Donibane Garazi bideoak Hendaia bideoak Gaixotasunak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuak Erizaintza gaur Sendagaiak Txertoak egutegia Zuberoa azken ordukoa Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko azken ordukoa Anbulatorioak albisteak