Gizartea -
Araba
Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian
235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Renfeko katenarian izan den matxura batek 235 bidaiari zeramatzan tren bat geldiarazi du Erriberabeitia (Araba) eta Miranda de Ebro (Burgos) artean.
Tren-operadorearen iturriek zehaztu duenez, tentsio elektrikoak huts egin du, eta, ondorioz, trena bertan gelditu da. Ezbeharra 15:15 inguruan gertatu da.
Renfeko langileak bertaratu dira katenaria konpontzeko. Lan egin bitartean, baina, bidaiariak trenez aldatu dituzte bidaiarekin jarraitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea