Gizartea -
Koronabirusa
Indiako aldaeraren 12 positibo atzeman dituzte Bilboko enpresa batean
"Lan ekitaldi" baten ostean atzeman dituzte kasuak. Zenbait erkidegotako pertsonak elkartu omen ziren, eta horietako bat, dirudienez, kutsatuta zegoen.
agentziak| eitb media
Indiako covid-19 aldaeraren 12 positibo atzeman dituzte Bilboko enpresa batean, eta guztiak isolatuta daude.
Horixe jakinarazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Jaurlaritzaren gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, eta kazetarien galderei erantzunez.
"Lan ekitaldi" baten ostean atzeman dituzte kasuak. Zenbait erkidegotako pertsonak elkartu omen ziren, eta horietako bat, dirudienez, kutsatuta zegoen.
Birusa Bilboko enpresa batean barreiatu zen ondoren, eta 12 positibo utzi zituen, baina "zehatz aurkitu eta isolatu" dituzte.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea