Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Semaforoa gorri jarri da Zallan eta Tolosa laranjara itzuli da
Sestaon, bestalde, egoerak hobera egin du eta eremu horira igaro da.
A. S. | EITB MEDIA
Arabak (159 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek. Agurainek, berriz, laranjari eustea lortu du.
Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 194 kasu), eta udalerri bat gorrira itzuli da azken orduetan; Zalla.
Laranjan, berriz, Abanto, Galdakao, Ortuella eta Trapagaran daude.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sopela eta Zornotza. Azken orduetan Sestao gehitu zaie.
Ez dago udalerririk kolore berdean.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (199 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak eta Oiartzunek ez dute eremu gorritik irtetea lortu.
Tolosak, beste behin, gorria atzean utzi du eta laranjara igaro da, Azpeitiarekin eta Ordiziarekin batera.
Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga, berriz, hori daude.
Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.