Gizartea -

DOKUMENTAZIOA

Hauek dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden gurtzarako tokiak

Katolizismoa da alde handiz erlijiorik zabalduena hiru lurraldeetan, islamaren aurretik. Gurtzarako tokiei dagokienez, ostera, eliza katolikoak eta eliza ebanjelikoak dira nagusi.

Gasteizko Katedral Berria. Argazkia: Jose Maria Alonso
Gasteizko Katedral Berria
Hauek dira, gaur egun, Euskadin dauden erlijio ezberdinetako gurtzarako zentroak

2:39

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katolizismoa da Euskal Autonomia Erkidegoan gehien zabalduta dagoen erlijioa, ia milioi eta erdi fededunekin, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Pedro Arrupe Institutuak erlijio aniztasunari buruz egindako maparen arabera.

Ondoren ageri dira islama (ia 90.000 pertsona), Eliza ebanjelikoa (ia 30.000 pertsona) eta Eliza ortodoxoa (ia 19.000 pertsona).

Fededun kopuruari begira, Jehovaren lekukoak (4.532) eta animistak (3.434) dira hurrengoak.

Munduko beste erlijio handi batzuei dagokienez, budismoak 1.591 fededun ditu, hinduismoak 955 eta judaismoak 259.

Espero zitekeen bezala, eliza katolikoak dira ugarienak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hiriburuen artean, Gasteiz nabarmentzen da (92), Bilboren (56) eta Donostiaren (34) aurretik. Gurtzarako tokien zerrendako bigarren postuan, ostera, eliza ebanjelikoak daude; Bizkaia da eliza ebanjeliko gehien dituen lurraldea, eta Bilbo dago buruan (35). Kopuruari dagokionez, hirugarren lekuan meskitak daude. Gasteizen daude musulman gehien, eta, beraz, meskita gehien (10); Bilbon, berriz, 6 meskita daude, eta Donostian, 1. Gainera, 14 eliza ortodoxo daude: 5 Bizkaian, 5 Gipuzkoan eta 4 Araban. Halaber, 10 zentro budista daude: 5 Donostian, 4 Bilbon eta 1 Gasteizen.

Hala ere, ez dago ez sinagogarik ez tenplu hinduistarik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erlijioa albisteak gaur Eliza Katolikoa albisteak