Gizartea -
Natura
Hil egin da Urdaibain jaiotako arrano arrantzale albinoa, munduko espezie bakarra
Aste berean beste bi arrano arrantzale txita jaio ziren, eta horiek bizirautea lortu dute.
EITB Media | Agentziak
Munduan ezagutzen den arrano arrantzale albino bakarra Urdaibain jaio zen, eta zendu berri dela jakinarazi dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek.
Lumaje zuriko txita Landaren, hiru urteko eme frantziarrarenak, eta Royren, Eskoziatik ekarritako harraren, kumeak zen. Egun batzuk lehenago, guraso berdinen beste bi txita jaio ziren Urdaibain, azken hamarkadetan sortu diren lehenak.
Hiru arranoak Urdai Bird Centerren eta Eusko Jaurlaritzaren berreskuratze planaren baitan jaio dira. Animalien erreserbatik adierazi dutenez, Zuri izeneko txori albinoa beste biak baino txikiago jaio zen.
Gainera, arrano arrantzale albinoak ikusmen arazoak zituela uste dute, gurasoek ekartzen zizkioten jakiak eskuratzeko zailtasunak baitzituen.
Bird Centerreko kideen esanetan, Landak, txitaren amak, kume osasuntsuen elikadura lehenetsi du, txitaldiaren etorkizuna bermatzeko. "Naturan ohikoa da gertatu dena, hautespen naturala da", azaldu dute zentrotik.