Gizartea -
KORONABIRUSA
Hobetu egin dira Euskadin R0, intzidentzia metatua eta ospitaleko presioa
Oinarrizko birsorkuntza-tasak bi ehunen egin du behera, 0,97raino, intzidentzia-tasa metatua 204koa da, eta gaixo gutxiago daude ZIUetan eta gela arruntetan. Positiboak, berriz, 325eraino iritsi dira.
Naiara Ballesteros | EITB MEDIA
Covid-19aren transmisioaren inguruko datuek behera egiten jarraitzen dute Euskadin, birsorkuntza-tasak, intzidentzia metatuak eta ospitaleetako presioak behera egin baitute.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, ostegun honetan 7.864 proba diagnostiko egin dituzte (9.070 izan ziren bezperan), eta 325 positibo berri atzeman dituzte, aurreko egunean baino 24 gehiago. Hala, positiboen tasa % 3,3tik % 4,1era igo da.
325 positibo berrietatik 44 Araban atzeman dituzte, 118 Gipuzkoan eta 160 Bizkaian. Gainera, Euskaditik kanpo bizi diren hiru pertsonak positibo eman dute covid-19a detektatzeko probetan.
EAEko ospitaleetan 32 pertsona ospitaleratu dituzte ostegunean, aurreko egunean baino zazpi gutxiago. Hala, 155 lagun daude ospitaleko gela arruntetan, asteazkenean baino sei gutxiago.
Gainera, zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 83 gaixo daude guztira, aurreko egunean baino zortzi gutxiago.
100.000 biztanleko intzidentzia metatuaren kasu positiboen tasari dagokionez, ostegun honetan 204,53an zegoen Euskadi osoan (bezperan, 207,75).
Datu horiekin, intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du Araban, 100.000 biztanleko 149,60tik 154,75era; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, behera egin du, 217,05etik 210,70era eta 211etik 209,59ra, hurrenez hurren.
Hiriburuetako datuei dagokienez, Gasteizen 152,37 kasu izan dira (asteazkenean baino hamar gehiago). Donostian 179,29 kasu izan dira (184,77 aurreko egunean) eta Bilbon 216,18 (227,43, bezperan).
Oinarrizko birsorkuntza-tasak, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen duena, 1etik behera jarraitzen du; horrek adierazten du pandemiaren transmisioa zertxobait kontrolatuagoa dagoela, eta Euskadin 0,97 (-0,02) da.
Arabak jarraitzen du indize horren buruan, nahiz eta 1,14tik 1,08ra jaitsi den, eta atzetik du Gipuzkoa, 1,02tik 0,98ra jaitsi baita; Bizkaiak, berriz, 0,96tik 0,93ra egin du behera.
Intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen du) ere apur bat hobetu da zenbait egunetan datu negatiboak izan ondoren, eta 0,98an dago Euskadi osoan (0,99koa zen aurreko egunean).
69 gela itxita, guztizkoaren % 0,45
69 ikasgela itxi dituzte ostiral honetan Euskadin, aurreko egunean baino zortzi gehiago (% 0,45), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren datuen arabera.
Guztira 44 ikastetxek dituzte eskolak itxita, bost gehiagok.
Txertaketa
Guztira, covid-19aren aurkako 1.468.961 txerto eman dituzte orain arte Euskadin; horietatik 557.180 bigarren dosi edo dosi bakarrekoak dira, eta, beraz, txertaketa-pauta bete duten eta dagoeneko immunizatuta dauden pertsonak dira. 50 eta 59 urte bitarteko biztanleen % 69,8k dosi bat jaso dute gutxienez; tasa hori % 92,9ra iristen da 60 eta 69 urte bitartekoen artean, % 97ra 70 eta 79 urte bitartekoen artean, eta % 100era iristen da 80 urtetik gorakoen artean.
Nafarroa
Kutsatzeek behera egin dute azken orduetan Foru Erkidegoan, eta 58 positibo berri atzeman dituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.