Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek 48 urteko bikotekidea hil du Gironan
Gizonak hilketa matxista aitortu du Esquadra Mossoen aurrean eta atxilotu egin dute.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
45 urteko gizon batek bere bikotekidea, 48 urteko emakumea, hil du Gironako Porqueres udalerrian. Gizona Esquadra Mossoek Banyolesen duten komisariara joan da bart hilketa matxista aitortzera, eta bertan jarraitzen du atxilotuta.
Aitortzaren ondotik, mossoak eta larrialdietako langileak bikotearen etxebizitzara joan ziren eta emakumea hilotz aurkitu zuten, indarkeria zantzuak eta arma zuriz egindako lesioak zituela.
Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute hilketaren nondik norakoak argitzeko.
Azken hilketa horrekin, aurten dagoeneko 16 emakume hil dituzte bikotekide edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan. Gironan eraildako lehendabizikoa da eta Kataluniako bosgarrena.