Gizartea -
Koronabirusa
EAEko herritarren % 27,8k jaso dituzte txertoaren bi dosiak
Bestalde, 49 urteko herritarren txertaketa datorren astean abiatuko dute, eta Osakidetza aste honetan hasiko da hitzorduak ematen.
EITB MEDIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.419.397 txerto jarri dira orain arte. Herritarren % 27,8k jaso dituzte covid-19aren aurkako txertoen bi dosiak -edo dosi bakarra, Janssenen kasuan-, eta % 50,3 dira gutxienez lehen dosia hartu dutenak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
50 eta 59 urte bitartean, % 64,1ek jaso dute lehen dosia; 60 eta 69 urte bitartean, % 92,8k; eta 70 eta 79 urte bitartean, % 97k. Halaber, 80 urtetik gorako pertsonako guztiei eman zaie lehen dosia.
Bestalde, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du Osakidetza aste honetan hasiko dela 49 urteko lagunei hitzorduak ematen, datorren astean txertaketa abiatzeko.