Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboek gora egin dute Nafarroan, 86raino

Astelehenean baino 21 gehiago zenbatu dituzte. Sarrigurenen bederatzi kasu hauteman dituzte, sei Tuteran eta bost Zizur Nagusian.

Nafarroako Ospitale Guneko Zainketa Intentsiboen Unitatea. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Ospitale Guneko Zainketa Intentsiboen Unitatea
Nafarroako Ospitale Guneko Zainketa Intentsiboen Unitatea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positiboen gorakadarekin hasi du ekaina Nafarroak. Nafarroako Gobernuak zabaldutako datuen arabera, 86 kutsatze zenbatu dituzte azken orduetan, bezperan baino 21 gehiago.

Atzokoan 2.282 proba diagnostiko egin zituzten (astelehenean baino 268 gehiago), eta horietatik % 3,8 positibo izan ziren. Hala, proba gehiago eginda, gora egin du positibotasun tasak (% 3,2an zegoen).

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, Sarriguren dago guztien buruan. Ondoren, Tutera eta Zizur Nagusia ageri dira, seirekin eta bostekin, hurrenez hurren.

Azken zazpi egunetako eboluzioari erreparatuta, 50 kasu hauteman zituzten iragan asteartean (% 2,3), 93 asteazkenean (% 4,4), 77 ostegunean (% 3,7), 79 ostiralean (% 3,8), 57 larunbatean (% 4,7), 50 igandean (% 4,5) eta 65 astelehenean (% 3,2).

Maria Chivite Nafarroako presidenteak berretsi duenez, Foru Erkidegoak badu bere ibilbide-orria covidaren deseskatze prozesurako: "motela, progresiboa, baina batez ere zuhurra".

"Guztiok maskara kentzeko irrikitan gaude", esan du, "une egokia iritsiko da, hau ez dena, txertatutako herritarren ehuneko altuena dugunean izango da", eta hori ahal bezain laster izatea espero duela esan du, baina "oraindik ez".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Corella albisteak Azkoien albisteak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Zer gertatu da Barañain herrian? Zer gertatu da Cintruénigo herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea