Gizartea -

Ikastola

"Zabal bideak": ekainaren 20an, Araba Euskaraz Laudion

"Egoerara egokitutako" egitaraua prestatu dute, eta izena eman beharko da ekitaldietan parte hartzeko.

Araba Euskarazen aurkezpena, Laudion. Argazkia: Araba Euskaraz
Araba Euskarazen aurkezpena, Laudion. Argazkia: Araba Euskaraz
Araba Euskarazen aurkezpena, Laudion. Argazkia: Araba Euskaraz

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laudioko ikastolak 2021eko ekainaren 20an izango den Araba Euskaraz egunerako egitaraua aurkeztu du gaur, eta gogorarazi du "egoerara egokitutakoa" izango denez, parte hartzeko izena eman beharko dela.

Laudio Ikastolak, Arabako Ikastolen Federazioarekin eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin batera, "Zabal bideak" lelopean egingo duten Araba Euskarazen egitaraua aurkeztu du, eta aitortu dute "berrasmatu beharra nagusitu" dela antolaketan

Erronka bikoitza omen da: "Batetik, Laudio Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutaraztea eta hauspotzea. Bestetik, berrasmatu eta egun bizi dugun egoerara egokitu behar izan duten Araba Euskaraz eguna bera biziberritu eta indartzea, kasu honetan, ikastolako komunitatearen eta herriko elkarteen eta erakundeen arteko harremanak sakonduz".

Bi gune handitan banatuko da aurtengo Araba Euskaraz eguna, eta bertan izango diren ekimenetan parte hartzeko, parte-hartzaileen osasuna eta segurtasuna ahalik eta gehien zaintze aldera, aldez aurretik izena eman beharko da Araba Euskarazen webgunean.

araba euskaraz

Ekintza horiez gain, "bertako ekoizleei ere bidea zabaldu" nahi izan diete, eta 41 postuz osatutako azoka ipiniko dute Laudioko institutuko jolastokian. Azoka ikusi nahi dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Araba Euskaraz 2024 Laudioko albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Aiarako kuadrilla