Gizartea -

Migrazioa

Sizilian porturatu dira Aita Mari ontziak erreskatatutako 50 migratzaileak

Erreskatea joan den astean burutu zuten eta harrezkero portu seguru baten bila aritu dira. Erreskatatutakoen artean lau adin txikiko daude.

Aita Mari ontzia. Artxiboko argazkia: SMH.
Aita Mari ontzia
Aita Mari ontzia. Artxiboko argazkia: SMH.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari ontziak duela lau egun Mediterraneo zentralean erreskatatu zituen 50 migratzaileak Sizilian porturatu direla jakinarazi du SMH itsas salbamendurako gobernuz kanpoko erakundeak.  

Maniobra gaur goizean "gorabeherarik gabe" egin dutela adierazi du Erakundeak ohar batean.

Lau egunen ostean, laguntza jaso duten 50 pertsonak, tartean "bakarrik dauden lau adingabe", Italiako Sizilia uharteko dartsena horretan porturatu dira, gobernuz kanpoko erakundeak zehaztu duenez.

Iturri berdinaren arabera, "migranteak, guztiak gizonezkoak eta marokoarrak, negatibo eman dute covid-19aren testetan" eta tripulazioari probak egiten ari zaizkio.

Aita Mariko arduradunak Italiako agintariek argibideak noiz emango zain daude orain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari ontzia Mediterraneo itsasoa gaur