Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Legazpi gorritik aterata, bost dira bertan jarraitzen duten udalerriak
Dena dela, Arrigorriaga eta Galdakao, Bizkaian, eta Oiartzun, Gipuzkoan, laranja izatetik hori izatera igaro dira.
A. S. | EITB MEDIA
Arabak (139 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, Amurriok, Gasteizek eta Laudiok bezala. Agurainen, berriz, gorri jarraitzen du semaforoak.
Bizkaian ere, hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 226 kasu). Bi udalerri daude gorri margotuta: Trapagaran eta Zalla.
Laranjan, berriz, Santurtzik, Sestaok eta Sopelak jarraitzen dute. Azken orduetan, gainera, Galdakao eta Arrigorriaga gehitu zaizkie.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete eta Zornotza. Ortuella gehitu zaio zerrendari azken orduetan, datuek hobera egin eta gero.
Lekeitiok, Elorriok eta Markina-Xemeinek kolore berdeari eutsi diote.
Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (212 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetea lortu.
Azpeitia, Legazpi eta Oiartzun daude laranjaz margotuta.
Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude.
Mutrikuk, Lazkaok eta Urretxuk berde jarraitzen dute, eta Eibar gehitu zaie zerrendara.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.