Gizartea -
LABIren erabakia
Pertsona-kopuru mugarik gabe egin ahalko da kirola aire zabalean
Orain arte, gehienez 6 pertsona elkartu ahal ziren aire librean kirola egiteko. Muga horrek indarrean jarraituko du espazio itxietan.
EITB MEDIA
LABIk gaur onartu duen dekretuaren arabera, aire zabalean ez da pertsona-mugarik egongo, baina, barnealdean, gehienez 6 elkartu ahal izango dira. Eskola-kirolari dagokionez, entrenamenduak izango dira, baina aldagelarik gabe. Maskara nahitaez erabili beharko da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.
Hala ere, kirol-instalazioetan % 50ekoa izango da edukiera, aldagelak % 35ean egongo dira eta ez da ikuslerik egongo kirol-ekitaldietan.
Hondartza eta igerilekuetan, bainatu bitartean eta espazio jakin batean geldi egon bitartean, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu badaiteke. Joan-etorriak egiteko maskara erabili beharko da nahitaez. Pertsona-taldeak ezingo dira 4 baino gehiagokoak izan, eta beti errespetatu beharko da taldeen arteko distantzia.