Gizartea -

Txertaketa

50-59 adin tarteko biztanleen % 54,3k gutxienez dosi bat jaso dute Euskadin

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.335.889 txerto eman dituzte, eta 458.197 pertsonak txertaketa amaitu dute. Maiatzaren 26tik ekainaren 1era 88 259 txerto emateko asmoa du Osasun Sailak.

Txertaketa Casillan (Bilao). Argazkia: EFE
Txertaketa Casillan (Bilao).
Txertaketa Casillan (Bilao). Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50-59 adin tarteko biztanleen % 54,3k gutxienez dosi bat jaso dute Euskal Autonomia Erkidegoan, 60-69 adin tarteko pertsonen % 92,3k, 70-79 tarteko bizilagunen % 96,8k eta 80 urtez gorakoen % 100ek.

Guztira, covid-19aren aurkako 1.335.885 txerto eman dituzte oraingoz Euskadin, horietatik 458.197 bigarren dosiak edo dosi bakarrak izan dira eta, beraz, txertaketa bukatu duten pertsonak dira jadanik.

Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duen azken txostenaren arabera, Euskadin dagoeneko Pfizer-BioNTecheko 918.958 dosi eman dituzte (horietako 383.513 bigarren dosiak eta 7030 dosi bakarrak); Modernako 129.988 txerto (horietatik 36 481 bigarren dosiak eta 2659 bakarrak); AstraZenecako 263.498 dosi (horietako 5073 bakarrak) eta Jansseneko 23 441 (guztiak dosi bakarrak).

Osakidetzako profesionalen % 100ek bigarren dosia jaso dute dagoeneko, osasun zentro pribatuetako eta osasun garraioko langileen % 89,5ek bezalaxe.

Bestalde, 55 urtez azpiko ertzain, profesional eta zerbitzu soziosanitarioen erabiltzaileen % 100ek gutxienez txertoaren lehen dosia jaso dute, baita 55 urtez azpiko hezkuntza ez unibertsitarioko profesionalek ere.

80 urtez gorako bizilagunen % 100ek lehen dosia jaso dute, 70-79 adin tarteko biztanleen % 96,8k, 60-69 tarteko herritarren % 92,4k eta 50-59 tarteko pertsonen % 54,3k.

100 urtez gorako pertsonen % 99,1ek txertaketa bukatu dute dagoeneko, 90-99 adin tarteko biztanleen % 99,3k, eta 80-89 tarteko herritarren % 99,5ek. 70-79 tarteko biztanleen artean portzentajea % 86ra jaisten da, 60-69 kolektiboan % 11,1era eta 50-59 tartean % 12,7ra.

Euskadik orain arte 1.404.720 txerto jaso ditu, eta Pfizerren 10 800 eta Modernaren 2950 txerto bigarren dosirako gorde dituzte. Era berean, AstraZenecaren 30 634 dosi gorde dituzte oraingoz, guztira, 44 384 txerto.

Azkenik, maiatzaren 26tik ekainaren 1era 88 259 txerto emateko asmoa du Osasun Sailak.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak