Gizartea -

Migrazioa

Aita Marik 50 migratzaile erreskatatu ditu Maltako uretan

Migratzaileak Libian itsasoratu ziren eta noraezean topatu dituzte jendez gainezka zihoan ontzi batean, Mediterraneoan.

Aita Mari itsas salbamendurako ontzia. Artxiboko argazkia: SMH
Aita Mari itsas salbamendurako ontzia.
Aita Mari itsas salbamendurako ontzia. Artxiboko argazkia: SMH

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari ontziak noraezean zeuden 50 migratzaile erreskatatu ditu ostegun honetan Maltako uretan.

Itsas salbamendurako gobernuz kanpoko erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, migratzaile guztiak gizonezkoak dira, eta tartean lau adin txikiko daude, 16-17 urtekoak.

Migratzaileak Libian itsasoratu ziren, eta gaur arratsaldean noraezean topatu dituzte gainezka zihoan ontzi batean, Mediterraneo erdialdean.

Denak Aita Mari ontzira eraman dituzte, eta lehendabiziko azterketaren arabera, ez dute osasun arazorik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Malta GKEen albisteak Aita Mari ontzia Mediterraneo itsasoa