Gizartea -

EUSKARA

Hizkuntza aniztasuna bermatzeko "bitartekoak" eskatu ditu Macronek, legearen baitan

Murgiltze ereduak hizkuntza gutxituak "biziarazteko" eta horien "etorkizuna bermatzeko" balio izan duela adierazi du Frantziako presidenteak.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea artxiboko irudi batean
Emmanuel Macron Frantziako presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituak babesteko eta promozionatzeko legea edukiz hustu eta murgiltze ereduan oinarritutako irakaskuntza ezbaian jarri ondotik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hitz egin du.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, murgiltze ereduak hizkuntza gutxituak "biziarazteko" eta horien "etorkizuna bermatzeko" balio ahal izan duela adierazi du Frantziako presidenteak, eta Seaskak, Diwan (bretoiera), Calendretas (okzitaniera), Bressola (katalana) eta ABCM (altsaziera) elkarteek egindako lana aipatu du.

Macronen esanetan, ezerk ezin du oztopatu hainbat pertsona konprometituk aurrera eramandako "ekintza erabakigarri hori".

"Legeak askatu egin behar du, inoiz ez ito. Ireki, inoiz ez murriztu. Kolore berbera, azentu berbera, hitz berberak: hori ez da gure nazioa. Braudelek zera idatzi zuen: Frantziak aniztasuna du izena", idatzi du Macronek.

"Frantziako hizkuntzak altxor nazional bat dira", azpimarratu du Macronek, izan Frantziako metropoliko gure eskualdeetakoak edo itsasoz gaindiko gure lurraldeetakoak, "guztiek gure kultura frantsesa aberasten jarraitzen dute".

Frantziako presidente den aldetik, frantses hizkuntzaren babesle eta eskualdeetako hizkuntzen aberastasunaren zaindari ere badela nabarmendu du. Hori dela eta, hizkuntza aniztasuna bermatzeko "bitartekoak" bilatzeko eskatu die Macronek Frantziako Gobernuari eta Parlamentuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Macron azken ordukoa Frantziako Gobernua gaur