Gizartea -

Trafikoa

Bi lagun hil dira furgoneta istripu batean, Armiñonen

Ibilgailua irauli egin da AP-1 errepidean, eta hildakoez gain, barruan zihoazen beste lau lagun zauritu dira.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira eta beste zenbait zauritu dira furgoneta batek AP-1 errepidean izan duen istripuan, Armiñonen (Araba), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 20:20 aldera gertatu da, 83. kilometroan, Burgoseko norantzan, zihoan furgoneta bat errepidetik irten eta irauli denean.

Dirudienez, sei pertsona zeuden ibilgailu barruan, eta hildako bi lagunez gain, lau dira zaurituak. Errepidea itxi egin behar izan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Araba Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Trafiko istripuen biktimak Arabako Ibarrak Eskualdea Gaubea gaur AP-1 autobidea