Gizartea -
KORONABIRUSA
Nafarroak 72 kasu zenbatu ditu, baina ez da hildako gehiago izan covid-19agatik
Atzoko datuen aldean, 12 kasu gehiago atzeman dituzte, baina ospitaleetako egoerak berdin jarraitzen du.
agentziak | EITB MEDIA
Beste behin ere, Nafarroan ez da inor hil covid-19agatik azken 24 orduetan, baina 72 positibo gehiago zenbatu dituzte (bezperan 60 izan ziren) eta positibotasun tasa % 4,2koa da, 1.716 proba (820 PCR eta 896 antigeno) egin ostean.
Nafarroan gaitzarekin hildakoen kopuruak, beraz, 1.182an jarraitzen du, eta 61.431 herritarrek hartu dute guztira gaixotasuna pandemia hasi zenetik.
Kutsatzeak non gertatu diren begiratuta, Iruñean atzeman dituzte erdiak, Tutera inguruan % 15, eta Lizarrerrian % 13. Gainerakoak Foru Erkidego osoan banatu dira.
Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 90 pertsona zeuden ospitaleratuta covid-19agatik edo covid-19arekin (bezperako kopuru bera), eta horietako 17 Zainketa Intentsiboen Unitatean zeuden (bezperan bezalaxe), eta 16, etxean (bat gehiago). Gainera, 57 gaixo plantan daude (bat gutxiago).