Gizartea -

Atzerriko haur eta gazteak

E-Podemosek harrera integraleko zerbitzuak indartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Adingabe eta gazte atzerritarren aurkako "gorroto mezuei" aurre egiteko kanpaina bultzatzea proposatu du koalizioak.

Irudian, Ceutara bakarrik iritsitako dozenaka adingabe. Argazkia: EFE.
Irudian, Ceutara bakarrik iritsitako dozenaka adingabe
Irudian, Ceutara bakarrik iritsitako dozenaka adingabe. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio indartu ditzala atzerritar jatorriko eta familia-erreferenterik gabeko adingabeentzako harrera integraleko zerbitzuak, azken egunetan Marokotik Ceutan sartu diren haur eta gazte batzuk Euskadira iritsiko direla aurreikusten baita.

Miren Gorrotxategi E-Podemos-IUko bozeramaileak eta Iñigo Martinez legebiltzarkideak agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean, eta, halaber, Euskadira heltzen diren eta familiaren babesik ez duten beste herrialde batzuetako haur eta gazteen aurkako gorrotozko "mezuen" aurkako kanpaina bat martxan jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

Gorrotxategik adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza egoerak eskatzen duen bezala jardun da, Marokotik Ceutara aste honetan iritsi diren adingabe batzuk Euskadin hartzeko prest agertu baita.

Hala ere, haur eta gazteei harrera integrala egiteko zerbitzuak indartzeko eskatu dio Jaurlaritzari; izan ere, zerbitzu horiek funtsezkoak dira pertsona horiek euren harrera-gizartearekin "lotura" senti dezaten.

Gorrotxategik azpimarratu duenez, harrera baliabide horiek "kohesio sozialerako" bermea dira, eta, era berean, Eusko Jaurlaritzak haur eta gazte horien aurkako "gorroto diskurtsoei aurre egiteko" kanpaina bat bultzatzea eskatu du.

Bestalde, Martinezek azaldu duenez, bere taldeak beharrezkotzat jotzen du harrera-zerbitzuetako itzultzaileen langileen kopurua handitzea, bai eta Aholku Sarea, Atzerritarren Arloko Euskal Zerbitzu Juridikoa, indartzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Maroko