Gizartea -

TRAFIKOA

Bi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean

Pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute zaurituta. Ezbeharra goizeko lehen orduan gertatu da, Donostiarako noranzkoan.

Hainbat autoren arteko istripuak ilarak eragin ditu. Argazkia: @112_SOSDeiak
Hainbat autoren arteko istripuak ilarak eragin ditu
Hainbat autoren arteko istripuak ilarak eragin ditu. Argazkia: @112_SOSDeiak

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobian, Bilbo parean, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu Donostiarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Istripua 07:25ean gertatu da, Malmasingo tunelera sartu baino lehen.

Istripuaren eraginez, hiru erreietako bi itxi dituzte, eta, ondorioz, 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Barakaldoraino.

09:00ak aldera, bi ibilgailuak erretiratu dituzte. Hala ere, inguru horretan gertatutako beste istripu batek trafikoa eragozten jarraitzen zuen ordu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Trafikoko web-kamerak Gasteizen Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur