Gizartea -

KORONABIRUSA

Pfizer eta AstraZeneca txertoak nahasteak immunitatea areagotzen du

CombiVacS saiakuntza klinikoaren arabera, bi txertoak uztartzea segurua eta eraginkorra da, eta ez du albo-ondorio gehiagorik eragiten.

Koronabirusaren aurkako AstraZeneca botika etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Koronabirusaren aurkako AstraZeneca botika etxearen txertoa
AstraZeneca eta Pfizerren dosiak uztartzea segurua eta eraginkorra da, ikerlarien ustez

1:24

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ezagutzera eman den CombiVacS saiakuntza klinikoaren atariko emaitzen arabera, AstraZeneca eta Pfizer-BioNTech txertoak nahasteak immunitatea areagotzen du. Are gehiago, segurua eta eraginkorra da, eta ez du albo-ondorio gehiago eragiten.

Pfizer-BioNTech eta AstraZeneca txertoak konbinatzeko Carlos III.a Osasun Institutuak martxan jarritako ikerketan Espainiako Estatuko bost ospitalek parte hartu dute (Gurutzetako Ospitaleak, besteak beste), eta guztira 60 urtez azpiko 600 boluntariok parte hartu dute bertan.

Jesus Antonio Frias koordinatzaileak gaur prentsaurrean azaldu duenez, parte-hartzaileen artean atzeman dituzten albo-ondorioak beste txertoekin izandakoen antzekoak dira. Edozein kasutan, ez dira larriak, gehienetan arinak edo moderatuak baitira.

Gainera, AstraZeneca eta Pfizer-BioNTech uztartzeak erantzun immunologikoa asko indartzen duela azpimarratu du. Esaterako, IgG antigorputzak 150 aldiz biderkatu ziren bigarren dosia Pfizer-BioNTech jaso zutenen artean AstraZenecaren dosi bakarra hartu zutenekin alderatuta. Antigorputz neutralizatzaileak, ostera, zazpi aldiz biderkatu ziren.

Aitzitik, behatutako albo-ondorioak arinak edo moderatuak izan ziren. Gehienetan, bigarren mailako ondorio gehienak ziztada jaso eta bizpahiru egunetara agertu ziren, gerora desagertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Txertoak azken ordukoa Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Industria farmazeutikoa