Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Astigarraga, Etxebarri, Hernani eta Usurbil eremu gorritik irten dira
Gainera, Deba, Pasaia eta Urretxu laranjatik horira igaro dira, eta Lekeitio udalerri berdea da gaurtik.
A. S. | EITB MEDIA
Etxebarri, Bizkaian, eta Astigarraga, Hernani eta Usurbil, Gipuzkoan, gunerik latzenetik atera dira azken orduetan, EAEko beste hainbat udalerrirekin batera, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Deba, Pasaia eta Urretxu laranjatik horira igaro dira, eta Lekeitio udalerri berdea da gaurtik.
Arabak (160 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok, Agurainek eta Laudiok ere.
Bizkaiak laranjari eutsi dio (100.000 biztanleko 308 kasu), baina udalerri hauetan gorri dago semaforoa: Abanto, Galdakao, Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Laranjaz, bestalde, udalerri hauek ageri dira: Barakaldo, Basauri, Bilbo, Getxo, Leioa, Mungia, Sopela eta Santurtzi. Egoerak hobera egin du azken orduetan Etxebarrin, eta eremu latzena atzean utzi dute.
Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Zornotza eta Santurtzi.
Lekeitio udalerri berdea da gaurtik.
Gipuzkoak (310 kasu 100.000 biztanleko) laranjan jarraitzen du, baina sei udalerri eremu gorrian daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Oñati, Tolosa, Zumaia eta Zumarraga.
Errenteria, Donostia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Ordizia eta Zarautz laranja ageri dira, eta Astigarraga, Hernani eta Usurbil gehitu zaizkie azken orduetan.
Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Lazkao, Oiartzun, Orio, Urnieta eta Villabona, berriz, hori daude, eta Deba, Pasaia eta Urretxu ere zerrendara batu dira.
Mutriku da Gipuzkoan berde dagoen udalerri bakarra.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.