Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek bikotekide ohia eta zazpi urteko semea hil ditu Mallorcan
26 urteko emakumea haurdun zegoen eta salaketa jarrita zeukan tratu txarrengatik. 36 urteko gizonak hilketa aitortu du eta atxilotu egin dute.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Gizon batek bikotekide ohia, 26 urteko emakume haurduna, eta bere zazpi urteko semea hil ditu astelehen honetan Mallorcako Sa Pobla udalerrian. Emakumeak salaketa jarrita zeukan tratu txarrengatik
Guardia Zibilak 36 urteko gizona atxilotu du, bikotekide ohiaren eta zazpi urteko semearen hilketa leporatuta. Antza denez, gizona bera jarri da harremanetan agenteekin eta hilketak onartu ditu.
Biktimen gorpuak astelehen arratsaldean aurkitu dituzte, 17:20 aldera, Sa Poblako etxebizitza batean.
Biktimak bi salaketa jarrita zeuzkan, 2012an eta 2018an, tratu txarrengatik.
Urtea hasi denetik Balearretan gertatu den lehen hilketa matxista da.