Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute bi emakumeri eta semeari eraso egitea leporatuta, Gasteizen
53 urte dituen erasotzailearen bikotekidea eta amaginarreba dira bi emakumezko biktimak.
agentziak | eitb media
Gasteizko Udaltzaingoak 53 urteko gizonezko bat atxilotu du bi emakumeri eta semeari eraso egitea egotzita. Koroatzearen auzoan gertatu zen erasoa, eta emakumezko biktimak gizonezkoaren bikotekidea eta amaginarreba dira.
Atxiloketa aurreko larunbatean izan zen, amaginarrebak jarritako salaketaren harira, Arabako hiriburuko Udalak jakitera eman duenez.
Salatzaileak agenteei azaldu zien bere biloba eta alaba gizonaren "ohiko" tratu txar fisikoen eta psikologikoen biktima zirela.
Bikotekideari, semeari eta amaginarrebari kalean eraso egitea egotzita atxilotu zuten gizonezkoa.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.