Gizartea -
Istripua
23 urteko gazte bat hil da Erriberrin, bi autok aurrez aurre talka eginda
Istripuaren ondorioz harrapatuta geratu diren beste bi pertsona Nafarroako Ospitalera eraman dituzte helikopteroz. Biak larri daude.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
23 urteko mutil bat hil da eta beste bi pertsona larri zauritu dira arratsalde honetan Erriberrin izan den istripuan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Ezbeharra N-121 errepideko 39 kilometroan gertatu da. Bi autok aurrez aurre jo dute eta ibilgailu horietako batean zihoan gidari gaztea hil egin da. 23 urte zituen eta Iruñeko bizilaguna zen.
Gainera, beste autoan zihoazen gizona eta emakumea larri zauritu dira eta helikopteroan eraman dituzte Nafarroako Ospitalera. Zaragozako bizilagunak dira.
Tafallako eta Zangozako suhiltzaileak bertaratu dira, istripuaren ondorioz harrapatuta geratu diren biktimak erreskatatzeko. Guardia Zibilak zirkulazioa moztu du eta ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da.