Gizartea -

migrazioa

Gizon bat atxilotu dute, 280 pertsona baino gehiagori muga gurutzatzen laguntzeagatik

Frantzian epaitu dute, eta urtebeteko askatasun-gabetzea ezarri diote, baita hiru urtean Frantzian sartzea debekatu ere. Baionako espetxe batean dago, zigorra betetzen.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar nazionalitatedun gizon bat atxilotu dute, Espainia eta Frantziaren arteko pertsonen trafikoaren aurkako ikerketa egin ostean. Dirudienez, irregulartasun egoeran zeuden 280 pertsonari muga gurutzatzen lagundu zien, 28.000 euroren trukean.

Frantzian epaitu dute, eta urtebeteko askatasun-gabetzea ezarri diote, baita hiru urtean Frantzian sartzea debekatu ere. Baionako espetxe batean dago, zigorra betetzen.

Irungo (Gipuzkoa) Atzerritartasun eta Mugen Brigadak sare kriminal baten berri izan zuenean abiatu zuen ikerketa. Horren burua Irunen bizi zen gizon bat zela jakin zuten. Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak jakinarazi duenez, atxilotua bi herrialdeen artean aritzen zen, afrikar jatorriko pertsonei muga "modu ilegalean" zeharkatzen laguntzen.

Atxilotuak ibilgailu propioa erabiltzen zuen. Migratzaileak Santiagoko zubiko eta Behobiako muga-pasabideen inguruetan jaso, eta Iparraldera eramaten zituen.

Irungo Udaltzaingoak autoa atzeman zuen bidaietako batean, eta gidaria identifikatu zuten, baita muga zeharkatzeko asmoa zuten sei bidaiari ere. Horiek azaldu zutenez, Irungo Gurutze Gorrira zeramatzan, taxi moduko batean. Ikertzaileen esanetan, ustezko trafikatzaileak "ondo irakatsi zien biktimei zer esan behar zuten".

Ikerketa horren parean, Hendaiako Aire eta Mugen Polizia ere susmagarri hori ikertzen ari zela eta, "bi zerbitzuen arteko koordinaketa-bilera egin zuten".

Ikertzaileen arabera, egoera irregularrean zeuden 280 pertsonari baino gehiagori lagundu die urtarriletik muga zeharkatzen, eta 28.000 euro irabazi ditu horrela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gipuzkoa Iparraldea argazkiak Delituak argazkiak Espainia Frantzia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Gaurko azken orduko albistea