Gizartea -

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Hiru adin txikiko neskatok salatutako sexu abusuak gaitzetsi ditu Donostiako Udalak

Bozeramaileen batzordeak adierazpen instituzionala onartu du, Donostian izan diren azken sexu abusu salaketen aurrean. Sexu abusu delitua leporatu diote masaje emaile bati.

EH Bilduk deituta, elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean. Argazkia: EH Bildu Donostia
EH Bilduk deituta, elkarretaratzea egin dute Donostiako udaletxearen aurrean
EH Bilduk deituta, elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean. Argazkia: EH Bildu Donostia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak adierazpen instituzionala onartu du hirian izan diren azken sexu eraso salaketen harira, eta "irmotasunez" gaitzetsi ditu.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen iragan larunbatean Donostian, 13, 14 eta 15 urteko hiru neskari sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, adingabeak "masaje saioak jasotzera joan zirenean" egin omen zizkien masajistak gehiegikeriak. Guardiako epailearen aurretik igaro ostean, karguekin aske utzi zuten.

Bozeramaileen Batzordeak "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkie biktimei eta horien senide eta lagunei. Halaber, Udalak horien eskura jarri ditu bere arreta zerbitzuak, babes juridiko, soziala eta psikologikoa barne.

Gaur onartutako adierazpen instituzionalean jaso dutenaren arabera, "mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira".

Horren aurrean, "balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde" lanean jarraitzeko deia egin du Donostiako Udalak.

Udaletxearen aurrean, EH Bilduko udal taldeak deitutako elkarretaratze batean "Donostian egon den azken eraso matxista" salatu dute eta abusuak salatu dituzten biktimei babesa adierazi diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia albisteak Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Salaketak berriak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Sexu erasoak