Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Santurtzik, Irunek eta Villabonak atzean utzi dute eremu gorria
Bien bitartean, Etxebarrin eta Zallan egoerak okerrera egin du eta horitik laranja igaro dira. Gipuzkoa, berriz, gune gorritik ateratzeko zorian badago ere, oraingoz bertan jarraitzen du.
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Santurtzi, Irun eta Villabona gunerik latzenetik atera dira azken orduetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Ondarroan eta Oiartzunen egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro dira.
Arabak (212 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, Gasteizekin eta Agurainekin batera. Gainera, azken orduetan Amurrio gehitu da zerrendara. Hortaz, Laudiok bakarrik jarraitzen du gorri izaten.
Bizkaiak laranjari eutsi dio (100.000 biztanleko 372 kasu). Ondorengo udalerrietan, berriz, gorri dago semaforoa: Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Sestao, Sopela eta Trapagaran. Santurtzik eremu latzena atzean uztea lortu du azken orduetan.
Laranjaz, berriz, udalerri hauek ageri dira: Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Erandio, Getxo, Ondarroa eta Santurtzi. Etxebarrin eta Zallan egoerak okerra egin eta gaurtik udalerri naranja dira.
Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Ortuella, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza.
Ez dago udalerri berderik Bizkaian.
Gipuzkoa (415 kasu 100.000 biztanleko) gorritik ateratzeko zorioan dago, baina momentuz gorri dago semaforoa. 18 udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute: Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Arrasate, Azpeitia, Bergara, Hondarribia eta Pasaia laranja margotuta ageri dira. Gainera, Irunek eta Villabonak gorritik laranjara egin du jauzi, datuak hobetuta
Andoain, Beasain, Eibar, Elgoibar, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oiartzun eta Urnieta, berriz, hori daude.
Ez dago udalerririk berde.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.