Gizartea -

HEZKUNTZA

Gorenak atzera bota du Skolaeren epaiari Nafarroako Gobernuak jarritako helegitea

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen Skolae hezkuntza programa ezartzeko foru agindua, tramitazio akatsak argudiatuta. Dena dela, Skolae programak indarrean jarraitzen du.

Ikasgela bat, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE
Ikasgela bat, hutsik
Ikasgela bat, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak atzera bota du Skola hezkuntza programaren epaiari Nafarroako Gobernuak jarritako helegitea. Iaz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen Skolae ezartzeko Hezkuntza Departamentuak emandako agindua, tramitazio akatsak argudiatuta. Orain Gorenak helegitea atzera bota arren, Skolae programa mantendu egingo dela berretsi du Maria Chiviteren gobernuak.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen Skolae hezkuntza programa ezartzeko Hezkuntza Departamentuak emandako ebazpena, prozeduran akatsak izan zirela iritzita. Auzitegiaren arabera, "legeak ezarritako prozedura erabat baztertu" zuen Hezkuntza Departamentuak, arau bezala tramitatu behar zena ekintza administratibo gisa izapidetu zuelako.

Auzitegiak ez zuen programaren edukia aztertu, baina Iruñeko bi ikastetxetako guraso batzuek aurkeztutako helegitearen zati bat aintzat hartu zuen. Salaketa jarri zutenek programa baliogabetzea eskatu zuten beren oinarrizko eskubideak urratzen zirelakoan.

Dena dela, eta orain Gorenak helegitea atzera bota arren, Skolae programaren etorkizuna ez dago kolokan, Maria Chivite buru duen gobernuaren arabera. Horren esanetan, ondoren onartu zen gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunerako legeak babesten du hezkuntza programa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Auzitegi Gorena Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Hezkuntza sistemako albisteak Nafarroako JANren epaiak