Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Araba horiz margotu da eta Arrasatek eremu gorritik ateratzea lortu

Gainerakoan, Beasain, Eibar eta Lezo laranjatik horira igaro dira azken orduetan, datuak hobetuta.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Arrasatek gunerik latzenetik ateratzea lortu du azken orduetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrez gain, Arabak kolore horia hartu du, intzidentzia metatua 300dik behera kokatu baita.

Arabak (225 kasu 100.000 biztanleko) datuak hobetzen jarraitzen du, eta laranjatik horira pasatu da. Hori horrela, Laudiok bakarrik jarraitzen du gorri. Amurriok kolore laranjari eutsi dio, eta Gasteizek eta Agurainek, horiari.

Bizkaian, egoera apurka-apurka hobetzen ari da, laranja koloreari eutsita (100.000 biztanleko 384 kasu). Ondorengo udalerrietan, berriz, gorri dago semaforoa: Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Laranjaz, berriz, udalerri hauek ageri dira: Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Getxo eta Ondarroa.

Hori dauden udalerriak honakoak dira: Arrigorriaga, Abadiño, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Ortuella, Portugalete, Zalla eta Zornotza. 

Ez dago udalerri berderik Bizkaian.

Gipuzkoan, (447 kasu 100.000 biztanleko) egoera hobetzen ari da gutxika, baina oraindik ere udalerri gehienek eremu gorrian jarraitzen dute, 20k, hain zuzen ere: Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Azpeitia, Bergara, Oiartzun eta Pasaia laranja margotuta ageri dira. Gainera, Arrasatek gorritik laranjara egin du jauzi, datuak hobetuta, eta kontrako bidea egin du Hondarribiak. 

Andoain, Beasain, Eibar, Elgoibar, Lazkao, Lezo, Mutriku eta Urnieta, berriz, hori daude.

Ez dago udalerririk berde.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera