Gizartea -

KORONABIRUSA

Ipar Euskal Herriko edozein helduk soberako dosiekin txertatzeko aukera du jada

Adinez nagusi den edonork kontsulta dezake bere osasun-zentroan egunaren amaieran dosi soberakinik dagoen, eta, hala bada, hurrengo egunean txertoa hartzeko hitzordua eskatu, adina edozein dela ere.

Gaurtik, heldu orok hartu ahal izango du soberako dosiren bat Iparraldean. Irudia: EITB MEDIA
Gaurtik, heldu orok hartu ahal izango du soberako dosiren bat Iparraldean.
Gaurtik, heldu orok hartu ahal izango du soberako dosiren bat Iparraldean. Irudia: EITB MEDIA

o.p. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Ipar Euskal Herriko edozein helduk, Frantziako estatuan bizi den adin nagusiko edonork bezala, koronabirusaren aurkako txertoa hartu ahal izango du, haren adina edozein dela ere, baldin eta txertoa hartu nahi duen pertsonari dagokion osasun-zentroan dosirik soberan badago, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak joan den astean iragarri zuen bezala.

Egunaren amaieran edonork kontsultatu ahal izango du Doctolib webgunean ea norberari dagokion osasun-zentroan txertorik soberan ba al den eta hitzordurik libre geratzen ote den; era horretan, aukera horiek badaude, edonork izango du eskura txerto hori hartzeko aukera.

Helduen txertaketa orokorra datorren ekainaren 15ean irekiko bada ere, neurri horrekin indartu egingo da hitzorduak hutsik geratzea saihesteko helburua.

50 urtetik gorakoek, halaber, joan den astelehenetik eska dezakete txertoa jartzeko hitzordua Doctolib web ataritik.

Neurri hauen helburua da "dosirik alferrik ez galtzea" eta txertoak ahalik eta gehien aprobetxatzea, eta uztailaren 15erako 30 milioi dosi inokulatuetara iristeko helburura begira "aurrera egiten jarraitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa Frantziako Gobernua