Gizartea -

Koronabirusa

50 eta 59 urte bitarteko pertsonei ere Janssenen txertoa emango zaie

Halaber, konpainia horren txertoa jarriko diete desgaitasunak, autismoa edo buruko gaitzak dituzten pertsonei.

Janssen enpresa-farmazeutikoaren egoitza Herbehereetan. Artxiboko argazkia: EFE
Janssen enpresa-farmazeutikoaren egoitza Herbehereetan.
Janssen enpresa-farmazeutikoaren egoitza Herbehereetan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 eta 59 urte bitarteko pertsonak immunizatzeko Janssen konpainiaren txertoa ere erabiltzea erabaki du arratsalde honetan Osasun Publikoaren Batzordeak. Halaber, txerto hori jarriko diete kolektibo zaurgarrietako pertsonei, hala nola desgaitasunen bat dutenei, autistei edo buruko gaitzak dituztenei.    

Osasun Ministerioko eta gobernu autonomikoetako teknikariek arratsaldean egin dute bilera txertaketa kanpainaren estrategia eguneratzeko.

Hortaz, 60 urtetik gorakoei nahiz 50 eta 59 urte bitartekoei Pfizer, Moderna eta Janssen enpresa farmazeutikoen txertoak jarriko dizkiete.

Gainera, Janssenena dosi bakarrekoa dela kontuan hartuta, lokalizatzeko zailak izan daitezkeen pertsonei, kooperanteei eta bigarren dosia hartzerakoan Estatutik kanpo egon daitezkeenei txerto hori ematea gomendatu dute.

Txerto berriak iritsi edo covid-19ari buruzko ezagutza zabaldu ahala, txertaketarako estrategia egokitu egingo dutela berretsi du Osasun Publikoaren Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea