Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak ostalaritzaren barnealdea pixkanaka zabalduko du maiatzaren 17tik aurrera

Alde batetik, 12:00ak arte barruko mahaiak erabiltzeko baimena emango dute, eta, bestetik, bazkariak eta afariak eskaintzeko aukera izango da 22:00ak arte.

Jendea Iruñeko taberna baten barruan. Argazkia: EFE
Jendea Iruñeko taberna baten barruan. Argazkia: EFE
Jendea Iruñeko taberna baten barruan. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia eta zerbitzu ezberdinen jarduera ahalbidetzeko bide-orri bat onartu du Nafarroako Gobernuak. Maiatzean eta ekainean aplikatuko dute. Besteak beste, maiatzaren 17tik aurrera ostalaritzaren barnealdea “pixkanaka-pixkanaka eta modu ordenatuan” irekiko dute.

Exekutiboak agiri batean azpimarratu duenez, neurriak malgutzeko prozesua “pixkanaka-pixkanaka eta zuhurtziaz” egitea nahi dute, “pandemiaren eta txertaketa-prozesuaren bilakaera kontuan hartuta”.

Maiatzaren 9tik aurrera, posible izango da etxeetan eta toki pribatu zein publikoetan bizikideak ez diren bi talde biltzea, hori bai, askoz jota 6 pertsona. Era berean, etxeratze-agindua mantentzea planteatu du Gobernuak, baina Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi beharko du.

Ostalaritzan, terrazak erabiltzeko ordutegia 22:00etara arte luzatuko da, eta erkidegoaren itxialdi perimetrala bukatuko da.

Ostalaritzari dagokionez, lehen fase batean neurriak malgutzea aurreikusi dute. Horrela, alde batetik, 12:00ak arte barruko mahaiak erabiltzeko baimena emango dute, eta, bestetik, aldez aurretik adierazpen arduratsu bat eta fitxa tekniko bat betez, bazkariak eta afariak eskaintzeko aukera izango da 22:00ak arte.

Bezeroen trazabilitate-sistema

Gainera, jankideen trazabilitate-sistema bat martxan jarriko dute, positibo bat izatekotan bezeroekin azkar batean harremanetan jarri ahal izateko. Bazkarietako zein afarietako jankideekin harremanetan jartzeko sistema automatiko bat martxan jartzeko gomendioa emango dute, baita aireztatze-baldintzak kontrolatzea ere.

Aforo-mugarik ez da egongo, bai, ordea, segurtasun-distantzia: bezeroen arteko eserlekuen artean metro bat, eta bi metro mahaien artean; eta mahai bakoitzeko 6 jankide.

Merkataritza-gune handien aforoa

Saltokiei dagokionez, merkataritza-gune handietako aforoa % 40koa da, eta ordutegi-murrizketak desagertuko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Jatetxeak Erizaintza Sendagaiak Tabernak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Deseskalatzea Anbulatorioak Osasunbidea