Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetza datorren astean has liteke 59 urte beherakoak txertatzen

70-79 eta 60-69 urtekoen inokulazioa erritmo onean ari da garatzen. Hala, hurrengo adin tartekoei deitzen hasi zaie, txertoa jartzeko.

Barakaldoko BECen paratutako txertagunea. Argazkia: EFE
Barakaldoko BECen paratutako txertagunea.
Barakaldoko BECen paratutako txertagunea. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikuspen arabera, Osakidetza datorren astean has liteke 59 urte baino gutxiago dituzten pertsonak covid-19aren aurka txertatzen, 70-79 eta 60-69 urteko herritarrak behin babestuta eta dosi nahikoa izanda.

Bien bitartean, eta asteburu guztian zehar, bi adin tarte horietako pertsonei lehen eta bigarren dosiak ematen jarraituko dute EAEko txertagune handietan. Kanpaina oso erritmo onean ari da garatzen, batez ere azken asteetan gertakin kopuru handia heldu delako. Osakidetzaren beraren aurreikuspen arabera, maiatzaren 11ra arte 102.654 dosi jarriko dituzte.

Hori horrela, 59 urte baino gutxiago dituzten herritarrei hitzordua ematen hasi zaie. Susana Martin Osakidetzako Lehen Arretako Koordinaziorako zuzendariordeak Radio Euskadin zehaztu duenez, Osakidetza astelehena eta astearte bitartean abia dezake 59-58 urtekoen immunizazioa.

Osasun agintariek ezarritako txertaketa irizpideen arabera inokulatzen ari da Euskal Osasun Zerbitzua. Lehentasunezko taldeak zehaztu ziren, besteak beste adinekoen zentroetako erabiltzaile eta langileak, baita lehentasunezko gainerako taldeak ere (hala nola, adineko beste herritarrak eta ezinbesteko lana egiten zutenak)

Azken horien artean, 59 urte beherako eta premiazko lanetan ari diren 83.000 pertsonari (hezkuntza alorrekoak, langile sozio-sanitarioak, ertzainak eta udaltzainak...) AstraZeneca txertoa jarri zitzaien, eta horietatik 53.000ri lau astez atzeratu diete bigarren dosia hartzeko epea.

Zure interesekoa izan daiteke: Osasun Sailaren azken txertaketa buletina
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak