Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Barakaldo eta Derio eremu gorrian sartu, eta Ermua eta Getxo atera egin dira

Balmaseda eta Ortuella, Bizkaian, laranjatik horira igaro dira. Gauza bera gertatu da Elgoibarren eta Mutrikun ere, hori jarri baita semaforoa Gipuzkoako bi udalerri horietan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien egoera epidemiologikoari buruzko zerrenda hau egunero argitaratzen da, baina ez da perimetralki itxita egongo diren herrien eta hirien zerrenda. 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriei buruzko ebazpena astelehenetan argitaratzen du Eusko Jaurlaritzak, eta neurri murriztaileak biharamunean sartzen dira indarrean.

Egun bakarra laranjan egon eta gero, Barakaldo eta Derio eremu gorrira igaro dira berriz ere, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eremu latzenetik irtetea lortu dute, aldiz, Ermuak eta Getxok.

Arabak (320 kasu 100.000 biztanleko) eta Gasteizek (311) datuak hobetzen jarraitzen dute, baina eremu laranjan daude oraindik. Gorriz margotuta jarraitzen dute Amurriok eta Laudiok, eta, Agurainek horiari eutsi dio gaur ere.

Bizkaian egoera hobetzen ari da, baina oraindik ez du eremu gorritik irtetea lortu (100.000 biztanleko 443 kasurekin). Ondorengo udalerrietan ere gorri dago semaforoa: Basauri, Bilbao, Erandio, Galdakao, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran. Gainera, azken orduan Barakaldo eta Derio gehitu zaizkie, egun bakarra laranjan egon ondotik.

Laranja kolorez, berriz, ondorengo udalerri hauek ageri dira: Arrigorriaga, Bermeo, Durango, Ermua, Getxo eta Portugalete. 

Horian dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Berango, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markiña-Xemein, Ortuella eta Zalla.

Elorriok udalerri berde izaten jarraitzen du.

Gipuzkoan, (592 kasu 100.000 biztanleko) egoera hobetzen ari da gutxinaka baina oraindik ere udalerri gehienak eremu gorrian jarraitzen dute, 28k, hain zuzen ere: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Andoain, Eibar eta Lazkao laranja margotuta ageri dira dira, eta, Beasain, Elgoibar eta Mutriku, berriz, hori.

Ez dago kolore berdea duen udalerririk.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera