Gizartea -

Gasteiz

Haurreskola bat itxi dute Gasteizen, sabaia erori eta bi ume zauritu ostean

Ezbeharra Mariturri eskolan gertatu da. Bi haurrek zauri arinak dituztela zehaztu dute.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak Mariturri haurreskola behin-behinean ixteko agindua eman du, ezustean gela bateko sabaia erori eta bi ume arin zauritu ostean.

Udalak jakinarazi duenez, batek atzamarrean egin du zauria, eta besteak besoan.

Teknikariek ezbeharraren lekua ikuskatu dute, baina ikerketa amaitu eta arriskurik ez dagoela egiaztatu bitartean, onena eskola ixtea dela erabaki dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zabalgana